1. Taillera Kartografia

KARTOGRAFIA


0. ETAPA. Datuak jaso

Lehenengo saio presentziala baino lehen nire ikaskuntza esperientziaren ebidentziak sortzeko edo lortzeko zenbait buruhauste izan nituen haiseran ez bainekien nondik hasi lanarekin. Nola ikasten dugu? galdera erantzuten duen kartografia bat egin behar genuen. 

Pentsatuz eta pentstauz zenbait ideia etorri zitzaizkidan burura, nire iritziz gehienok erabili ditugunak, lagunak eta familia dira horiek. Hortaz gain, bakoitzak duen eskolaz kanpoko hobbya ere, nire kasuan futbola. Familia, lagunak eta futbola nire ikaskuntza prozesuaren parte izan dira, nire ikaskuntza esperiantzia gehienak bizitu dituzte. Horregatik ezinbstekoa iruditzen zait nire kartografian beraiek agertzea. 

Ebidentzia hauek sortzeko banakako estrategia erabili nuen, baina baita taldeka ere. Taldeka konbertsazioa bat izan genuen gure ikaskuntza esperientzia eta prozesuei buruz, hainbat galdera planteatu genituen elkarrizketa aurrera eramateko. Hortaz gain bakoitzak kartografia nola egin zezaken ere pentstau genuen eta hortik aurrera banakako lanari ekin genion.
  Nik ebidentziak lortzeko orduan argazkiak erabiltzea aukeratu nuen. Zenbait argazki aukeratu nituen batzuk futbolean, beste batzuk famniliarekin, lagunekin... Hona hemen horietako ebidentzia batzuk:

                       


Ikerketa fase honetan murgilduz konturatu naiz nire ikaskuntza esperientzia eta prozesuan zenbait pertsona egon direla hor nire alboan, niri laguntzen; eta pertsona hauek izan direla bultzatu eta lagundu didatenak orain dakitena eta naizena eraikitzen.


1. ETAPA. Datuak analizatu

Klasean gure taldekidekin bildu ginen eta elkarrizketa bat mantendu genuen gure ikaskuntza prozesuaren inguruan. Elkarrizketa hori mantentzeko zenbait galdera proposatu ziren:
• Nola ikasten duzu zure egunerokotasunean, alegia, egoera arruntetan?
• Zerk definitzen du zure bizitzan ikaskuntza egoera esanguratsua edo erreala?
• Nola igarotzen eta interaktuatzen dute ikasteko era hauek?
• Zein da bestearen papera ikasteko esperientzia hauetan?
• Zein da informazioaren eta komunikazioaren teknologien papera ikasteko era hauetan?
    • Zerk eragiten du zure ikaskuntza prozesuan?

Lehenik eta behin galdera hauen inguruan hitz egiten egon ginen, bakoitzak bere ikuspuntuak azaldu zituen, bere esperientziak, ikasketa prozesuak...Baziren zenbait pertsona agian ados zeudenak esandako gauza batzuekin baina orokorrean, bakoitzak bere ikasteko metodoak dituela konturatu ginen.  Jarraian bakoitzak bere bizitzan esanguratsuak izan diren ikas- esperientzia edo prozesuak aipatu genituen ideia berri gehiago ateratzeko. 

Konturatu ginen egunerokotasunean ikasten dugula, ikastea ez dela bakarrik eskolan egiten dugun zerbait. Hori nahiko garbi geratu zitzaigun denoi, ikusi genuen lagunekin, familiarekin nahiz bakarka ere asko ikasten dugula egunean zehar. Ondoren ebidentzia batzuk eman genituen bakoitzak, bakoitzak bereak. Orokorrean familia, lagunak, musika eta beste zenbait errepikatu egiten ziren ia denon artean. Eskola ebidentzia bezala jartzeko orduan zenbait diskusio gon ziren, batzuk zioten eskolan ez zela ezer ikasten, buruz ikasi besterik ez, baina nire iritziz hori ez da horrela eskolan txikitatik gure garapen pertsonala bilatu baitute hainbat gauza desberdin erakutsiaz. Eskolaren eztabaida alde batera utzita, komentatu genuen eskolatik kanpo dela gehien ikasten dugun lekua edo espazioa, izan ere egunero, momentu oro zaude gauzak ikasten; bai bakarrik zerbait egin behar duzunean edota lagunekin, familiarekin edo beste pertsonekin zerbait ikasten duzunean ere.

Gaur egun IKT-ek edo ikasketa digitalak ere garrantzi handia hartu duela azpimarratu genuen. Zentru askotan ikasketa portatilekin egiten dute orain, proiektu desberdinak jarraituz. Nik txikitan, portatilekin lan egiteko aukera izan nuen, jaurlaritzak ikasys proiektua probatu baitzuen gurekin eta esan behar dut, asko ikasteko aukera izan nuela. Beraz nire iritziz IKT-ak garrantzi handia dute nire ikasketa prozesuan.




     2. ETAPA. Datuak antolatu

              • Nola gelditu da zure kartografia? 

     Nire kasuan ez dut kartulina batean aurkeztu, prezi programa erabili dut kartografia egiteko. Digitalki egin dut nire iritziz ikaskuntza gaur egun aldatzen ari delako eta hemendik urte batzutara modu digitalagoan izango dela pentsatzen dut. Hori izan da kartografia digitalki egitearen arraoi nagusia. Jarrain dagoen linkan nire kartografia ikusi ahal izan duzue.



KARTOGRAFIA



  3.ETAPA. Aurkikuntzak aurkeztu


Hauxe da nire kartografia, bertan hainbat erlazio, pertsona desberdin, espazio… agertzen dira jarraian azalduko ditudanak.




Lehenik eta behin, nire iritziz garrantzisuena, bizitzako esperientziak jarri ditut. Bizitzako esperientzien bidez gauza ugari ikasten dira, gauzak probatuz eta praktikan jarriz alegia. Nik jarri ditudanak lagunekin bizitako esperientziak, txikitan bizitakoak eta urte askotan zehar jokatu dudan kirolekoak, futboleko argazki bat.




Ondoren, bloke bat jarri dut nire iritziz nire ikaskuntza prozesuan garrantzitsuak izan direnak; bertan futola, familia eta lagunak jarri ditut.

Familian, baloreak eta disciplina jarri ditut bi aukeratzeagatik, izan ere asko dira jarri ditzazkedan elementuak edo, Familiarengandik gauza ugari ikasi ditut, bizitzako zati handiena baitira, beraiekin pasa dut denbora gehiena eta nola hazi naizen ikusi dute, nire iaksketa prozesuaren parte izaten.
Lagunak ere bertan jarri ditut, bigarren familia edo familia txiki kontsideratzen baititut. Lagunengandik fideltasuna da azpimarratuko nukeena, maitasuna eta taldeko kide izaten ikastea ere. Nire ikaskuntza bideko bigarren bloke garrantzitsuena.
Eta bloke hontan azkena futbola. Txikitatik praktikatu dudan kirola eta bizipen ugari eman dizkitenak. Futboletik kompromezua benetan zer den ikasi dut, taldean lan egitea, denak bat izaten eta gogoz lan egiten batez ere. Esperientzia ugari dira bertan bizitakoak eta ikasten eta handitzen laguntzen dit.






Futbola Unibertsitatearekin lotu dut, talde lana bietan printzipala delako. Txikitatik futbolean taldean lan egiten ikasi dut eta hori Unibertsitatera trasmititu ahal izan det, disciplina, gogoak eta beste hainbat kontzeptu bezala. Batak bestea gogorarazten dit taldeko funtzionamenduagatik.




Unibertsitatea ere, nire ikaskuntza bidean zati garrantzitsua da. Unibertsitatean batez ere, jakinmina dudan gaiez ikasten dut. Niri ikaskuntzak jakinmina piztu dit betidanik eta horregatik nago hemen. Futbolean ikasitako eta praktikan jarritako hainbat emozio eta jakintza praktikan jartzen ditut orain unibertsitatean.


Lagunak eta familia berriz bidaiekin lotu ditut. Arrazoi garbiena nire bidai gehjienak familia eta lagunekin eginak direlako da. Eta bidaiak jarri ditut ikasteko baliabide bikainak baitira, gizarte berriak ezagutzeko, ohitura desberdinak, hizkuntzak…



Bidaietatik asko ikasten da, baina gehienbat goian aipatutakoa: kulturak, ohiturak hizkuntzak eta jendearekin izaten dituzun harreman berriak. Hainbat herrialde desberdin bisitatu ditut eta bakoitzean gauza oso interesgarriak ezagutu eta ikasi ditut; oso garrantzitsua iruditzen zait gure kulturaz kanpo beste kulturak eta herrialdeak ezagutzea.






Azkenik, teknologia berriz jarri ditut. Interneta jartzearen arrazoi nagusia hurrengoa da, gaur egungo gizarte hontan teknologia berriek hartu duten indarra izugarria da, eta hori nabaria da. Interneta ikasteko tresna baliagarria bilakatu da eta hori argi erakutsi digute eskolan. Izan ere nire kasuan ordenagailuzko ikas proiektuak martxan jarri ditugu (ikasys) eta txikitatik ordenagailuaren lanean aritu gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina