·
Nola egiten
diozu aurre ikerketari?
Beldur pixka batekin, ez dakigu oso ondo oraindikan
zer egingo dugun guztiz ezta nola egin behar dugun ere ez. Pixkat galduak
gaude, baina gogotsu ikerketa ondo ulertu eta lan egiteko.
·
Nolako galderak
etortzen zaizkizu burura?
"Nola eramango dut aurrera esplikatutako
kartografia tailerra? " da nire iritziz dudan galdera
garrantzitsuena; oraindik ez dakit oso ondo nola osatuko dudan kartografia ezta
zer ideia ipini bertan.
Beste galdera bat materialaren inguruan izan
daiteke; bai analogikoa edo digitala izango den edota bertan argazkiak,
marrazkiak, bideoak edo beste zer jarri dezakedan.
·
Zeintzuk izan
daitezke erronkak?
Ikerketa erakargarri eta egoki bat egitea, non
nik "nola, non, noiz..." ikasten dudan azaltzen den. Ikerketa honen
ondoren zenbait balore edo emaitza egoki jasotzea gustatuko litzaidake.
·
Zer gehitu
diezaiokezu ikerketa-tailerrari?
Nire ikasteko gogoa eta lan egiteko gogoa.
Interesa baitut kartografian eta espero dut lana ondo egitea. Zerbait ulertzen
badut eta beste batek ez, nik dakidana konpartitzea eta baita alderantziz
ikasteko gogoa ere.
·
Zer espero duzu
ikastea?
Kartografia hobeto osatzen ikastea espero dut; etaosatu
ondoren erabilgarria eta erakargia izateko nola egin, ordenatu, azaldu...
ikastea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina